Aiaraldeko toki-erakundeei laguntza teknikoa eta aholkularitza ematen diegu gure landa-eremuko bizi-kalitatea hobetuko duten proiektuak garatzen laguntzeko.
- Laguntzen kudeaketa eta izapideak. Espedienteen aholkularitza, kontrola eta jarraipena:
- Arabako Foru Aldundia: Foru Plana, Landa Bideak, Irisgarritasuna, Ondarea, Baso Laguntzak, Obra txikiak eta Auzo Harremanak...
- Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapena: Leader, Erein, landa-eremuko gizarte-ekitaldiak, EMA laguntzak...
- Garatu beharreko proiektuetan parte hartzen duten administrazioetako eragileekin koordinatzea.
- Beste zerbitzu batzuk: ziurtagiri elektronikoen izapideak eta eguneraketak, gorabeherak, Kontratazioaren Euskal Plataformako kudeaketak, udal-lizentzien izapideak, administrazioekin egindako bileretara laguntzea, batzordeetara joatea, osoko bilkurak, etab.
- Azokak eta merkatuak antolatzen laguntzea.